LITERATURA

Tere Irastortzak “Mundua betetzen zenuten” argitaratu du

Aste honetan egin da poema liburuaren aurkezpena Donostian. Bertan, Tere Irastortza egilea eta Pamielako Jose Angel Irigaray bildu ziren.

Liburuaren nondik norakoak zehazteko, Pamiela argitaletxeak testu hau zabaldu du: “… BESTE inon ez, igual, baina toki batzuetan, adibidez hemen, eta orain ere, oraindik ere, hartu italianoko kafea, Gasteizen elkarrekin erositako katilu zuri-eder hartan.
Pottoka beltzak agertu baitzaizkit mendi-magal hartara, ametsetan bezala, eta moxalak ere maitagarriago egiten direlako Kantikarik Ederrenaren ostean… Eta behar bada, gozatu kafea ere, ezeren beldurrik gabe eta ametsetatik ekarri gozoa testuetara –garbigailua isiltzen den bitartean– gau guztiak edozein gau baitira lotaratu aurretik, gauerdirako orduerdi baizik falta ez bada ere, adibidez, pottoka beltzak betazalpera trostan agertzen direnean.”

Tere Irastortza (Zaldibia, 1961) poemagintzan aritua batez ere: Gabeziak (1980), Hostoak (1983), Gaia eta Gau aldaketak (1983), Derrotaren fabulak (1986), Osinberdeko khantoreak (1986), Manual devotio gabecoa (1994), Gabeziaren Khantoreak (1995), Esana zetorrena (2003), Eta orain badakit (2011). Bere idazle gogokoenen itzulpenak eta haiei buruzko saiakerak ere egin ditu. Hala nola, Marina Tsvietaieva, Edmond Jabès, Marià Manent edota Karmele Igartuarenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button