BERTSOTAN

Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa abian da

Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita hamabosgarren Bertsopaper Lehiaketa antolatu dute. Bertsoak apirilaren 25etik maiatzaren 6ra arte aurkeztu ahalko dira.

Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnek bidali ahal dituzte bertso-lanak. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta beste lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik, eta norberak aukeratuko ditu gaia, doinua eta neurria.

Parte-hartzaileak lau mailatan banatuko dira: A maila, 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutxienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte; B maila, 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte; C maila, 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutxienez lau bertso egin beharko dituzte; eta D maila, 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutxienez zortzi bertso egin beharko dituzte.

Bertsoak helbide honetara bidali ahal dira: Berako kultur etxea. Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa. Eztegara pasealekua, 11 31.780 BERA (Nafarroa). Bestela kultura@bera.eus helbidera.

Sariak maiatzaren 27an jakinaraziko dira Berako Kultur Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button