IKUS-ENTZUN

Kresala eta FAS zinekluben hitzorduak

Asteon ere zine zale gipuzkoarrek eta bizkaitarrek hitzordu interesgarriak dituzte Donostian eta Bilbon, Kresala eta FAS zinekluben eskutik, hurrenez hurren.

Hala, gaur bertan Donostian What about Columbus dokumentala proiektatuko dute Arrasate Kultur Aretoa, 19:30ean. Emanaldian, gainera, Lander Camarero eta Jose Mari Goenaga filmaren zuzendariak , eta Aitor Arregi gidoilaria, izango dira.
Indian, Perun eta Euskal Herrian grabaturiko istorio beraren hiru bertsio ezberdin ditu ardatz, munduko narratiba desberdinetan sakontzeko asmoz.

Bestalde, Bilboko FAS zineklubak El Último Fin de Semana filma proiektatuko du bihar El Carmen aretoan, 19:45ean. Norberto Ramos del Valen lana thriller fantastikoa da, eta zine independenteko lana izanagatik ere, profesionaltasun maila handia erakusten du.
Hala, pelikulan bi maila edo bi narrazio ezberdin bereiz daitezke. Batetik, zientzia fikziozko filmen trazak dituen narrazioa eta bestetik, planoz kanpo dagoen kontakizuna. Ikusleak pantailan ikusten ez duena, hain zuzen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button