Amerikako Estatu Batuetako The Pains Of Being Pure At Heart indie-pop taldeak MAZ Basauri jaialdian joko du jaialdiaren hirugarren asteburuan, hain zuzen ere, maiatzaren 31n. Estatubatuarrekin batera Bilboko Señores talde izango da; emanaldia 21:00etan hasiko da.
The Pains Of Being Pure At Heart estatubatuarrek Belong izenburuko diskoa aurkeztuko dute Bizkaiko udalerri horretan; lan berria apirilaren 22an argitaratuko Yebo diskoetxeak.
Gainerako bi asteburuetan ondoko taldeek joko dute: Maiatzaren 17an, Zea Mays eta Willis Drummond, eta maiatzaren 24an, Russian Red eta Smile. Horiek izango dira kontzertu nagusiak; halere, eguerdi eta iluntze partean bestelako kontzertuak ere izango dira: Ero, La Hora del Primate, Juanita y los Feos, Novedades Carminha, the Great Barrier…
Amaitzeko, nabarmendu behar da makina bat DJ izango direla giro berotzen: Planetaleta, Les Alsborregach, El Columpio Asesino DJs, Dino Velvet…
Jaialdiarekin lotutako xehetasun guztiak (sarrerak, ordutegiak, lekuak…): mazbasauri.com.