MUSIKA

“Musikaste” jaialdiaren azken egunak

Errenterian burutzen ari den Musikaste ekimenaren 49. edizioa asteburu honetan amaituko da. Antzinako musikatik gaur egungo musikara salto eginez soinu ezberdinak haizatu dituzte partehartzaileek.

Azken bi saio horietan Eragiyok Abesbatza, Donosti Ereski Abesbatza, Landarbaso Abesbatza eta Andra Mari Abesbatza arituko dira, eta Tomas Aragües, Luis Arambururen, David Azurza, Xabier Sarasola, Eva Ugalde, Josu Elberdin eta Iñigo Casaliren obrak entzuteko aukera egongo da. Emanaldi hori  gaur berton izango da, urriak 22, Errenteriako Lekuona Fabrikan, 19:00etan hasita.

Bihar, larunbatean, Euskal Herriko Gazte Orkestraren txanda izango da. EGO Ruben Gimenoren zuzendaritzapean arituko da eta Jose Luis Marco, Beatriz Arzamendi, Beltran Pagola eta Juan Crisostomo Arriagaren obrak interpretatuko ditu.

Musikaste programa osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button