LITERATURA

VIII. Tene Mujika Beka abian

Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika Bekaren zazpigarren edizioa abiatu dute Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Ekimenak 6.000 euroko diru-laguntza emango du.

Euskal Herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke; lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.

Ez da fikziorik onartuko baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak hala nahiko balu; dibulgazio-lanak bezala egin litezke ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak.

Parte-hartzaile bakoitzak ondorengoak aurkeztu beharko ditu, lau aldakitan: Idazlearen curriculum laburra, orri batean, argitara emandako lanak aipatuz, baita harremanetan jartzeko helbide eta abarrak ere. Idatzi nahi duen lanaren azalpena, 3-6 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, gaia, egitura, iturriak, metodologia, aurreikusitako luzera, estiloa, eta abar. Idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa.

Proiektuak, abenduaren 10era arte bidal daitezke helbide honetara: artxiboa@deba.net

Alberto Barandiaranek, Idurre Eskisabelek eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2013ko urtarrila amaitu baino lehen.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button