BERTSOTAN

“Bertsoaroa”-k askotariko ekitaldiak bilduko ditu

Bertsoaroaren edizio berria Iruñean egingo da gaurtik azaroaren 10era bitartean. Hala, gaur bertan, Erraldoien txokoan, Bertsolari filmaren inguruko solasaldia izango da 19:30ean. Asier Altuna zuzendaria eta Andoni Egaña izango dira bertan. Aurkezle lanetan Gontzal Agote arituko da.

Aurtengoan orotara hiru bertso saio, antzezlan bat, hitzaldi bat eta olerki errezitaldi bat izango dira Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak elkarlanean antolatzen duten zikloaren baitan.

Egitarauarekin jarraituz, etzi, urriak 20, 20:00etan, Gurutze Plazako institutuan, bertso saioa izango da Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Igor Elortza, Uxue Alberdi, Sebastian Lizaso eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin. Gai-jartzailea Andoni Egaña izango da.

Urriak 27an, 20:00etan, Gurutzetako Plazako institutuan, gazteen bertso saioa atondu dute: Aimar Karrika, Miren Amuriza, Odei Barroso, Ane Labaka, Joanes Etxeberria eta Ander Solozabal. Gai-jartzailea: Sustrai Colina.

Azaroan ere izango da zer gozatu. Hala, hilaren 3an, 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan, Miren Agur Meaberen olerki errezitaldia. 8an, berriz, 20:00etan, Gurutze Plazako institutuan, Erregea eta bufoia bertso-antzerki saioa, Ander Lipusekin eta Unai Iturriagarekin. Azaroaren 10ean, 20:00etan, Gurutze Plazako Institutuan, bertso saio musikatua. Bertsolariak Maialen Lujanbio, Oskar Estanga, Amets Arzallus, Jon Maia. Musikariak: Carles Belda eta Xabi Strubell. Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button