IKUS-ENTZUN

Fas zineklubak udaberriko programa iragarri du

Apiriletik ekainera bitarte pantailaratuko dituen filmen zerrenda zabaldu du Bilboko Fas zineklubak.

Hala, apirilean, hiru hitzordu izango dira: 4an, Eat that question: Frank Zappa in His Own Words (Thorsten Schütte) dokumentala eta Anujin (Urko Olazabal) laburra; 18an, Louis Malleren Lacombe Lucien; eta, azkenik, 25ean, Aitzol Aramaio Oroimenean omenaldia egingo dute, Sipo phantasma (Koldo Almandoz) eta Mara Mara (David Aguilar) filmekin.

Maiatza, halaber, bete-bete dator: 2an, As Mil e Uma Noites: Volume 1, O Desolado (Miguel Gomes); 9an, Fant jaialdi fantastikoarekin elkarlanean, saio berezia egingo dute Golem Alhóndiga aretoetan; 13an, Mysterious Object at Noon (Apichatpong Weerasethakul); 16an, Cemetery of Splendour (Apichatpong Weerasethakul); 20an, La mort de Louis XIV (Albert Serra), TopARTE programaren baitan, Guggenheim Bilbao Museoan emanaldia; 23an, La adopción (Daniela Fejerman) eta Wander (Carolina Gómez de Llarena); eta, maiatzarekin amaitzeko, 30ean, La reconquista (Jonás Trueba) eta Tigger! (Iban del Campo) film laburra.

Ekaina, emakumezko euskal zinegileen izenekin hasiko da: Mirentxu Loyarteren Irrintzi eta Euskal emakumeak, eta Iratxe Fresnedaren Irrintziaren oihartzunak. 13an, Les amants du Pont-Neuf (Leos Carax), Bizitegi erakundearekin elkarlanean ondutako saioa, eta amaitzeko, Greed (Erich von Stroheim) film klasikoa, Josetxo Fernández de Ortega musikariaren zuzeneko musikarekin jantzia.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button