MUSIKA

The Jim Jones Revue taldearen azken kontzertuak

The Jim Jones Revue talde ingelesak trasteak utziko ditu laster, zazpi urte eta gero; hortaz, bere azken kontzertuak egiten ari da. Horietako bat asteazkenean, hilak 17, egingo du Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean.

The Hypnotics kultuzko bandaren buru ohi den Jim Jones musikariak zuzentzen du The Jim Jones Revue, eta 50eko hamarkadako rock-and-roll basatia eta gaurkotua jorratzen du. Sarritan izan dira Euskal Herrian -Bilboko EL Balcon de la Lola aretoan egin zuten estreinako emanaldi izerditsua zaleen burmuinetan dago oraindik iltzatua-.

Zazpi urteko ibilbide horretan hiru disko eta bilduma bat argitaratu ditu banda ingelesak: The Jim Jones Revue (2008), Burning Your House Down (2010), The Savage Heart (2012) eta Here To Save Your Soul  (2009) bilduma.

Ingelesekin batera John J. Presley musikariak joko du; sustraidun estilo ilunak jorratzen ditu: folk, blues, country…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button