ESZENA

The Funamviolistas taldearen fusio magikoa

The Funamviolistas taldearen fusio magikoaren ikuskizuna, abenduaren 14an, igandea, 19:30ean, ikusi ahalko da Errenteriako Niessen Kulturgunean. Hainbat sari jaso ditu ikuskizun honek, haien artean, 2014 MAX Saria Errebelazio Ikuskizun Onenari.

Lan bikain honek honakoa kontatu nahi digu: “Plaza batean, oraina zapuztua duten hiru emakumek elkar egiten dute topo.  Zorizko gertaera honek beraien bizitzak aldatuko ditu eta laster, hiru pertsonaia hauek beraien bizitzak batera eraikiko dituzte, beraien poztasun, amets eta esperantzekin. Laguntasuna, hobetzea eta egunerokotasuna dira historia hunkigarri hau josten dituzten hariak. Hiru antzezleek, musika, dantza, abestia, umorea eta antzerkiaren ezohiko nahasketa bikain baten bidez kontatzen digute historioa, hitzaren erabilera beharrik gabe”.

The Funamviolistas ikuskizuna berritzailea da eta diotenez, munduan bakarra. Diziplina artistiko ezberdinak originaltasunez eta edertasun finez konbinatzen dira eta lan magiko bat sortzen da honetatik guztietatik, zeinak ikuslegoa harrapatzen duen hasieratik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button