MUSIKA

WAS, Skasti eta Kometa, Hondarribiko Psilocybenean

Ostiralean, WAS (We Are Standard) talde bizkaitarrak Gau Ama izenburuko lan berria aurkeztuko du Hondarribiko Psilocybenea aretoan, 22:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, Skasti eta Kometa taldeek joko dute agertoki horretan.

Getxoko laukoteak dantzarako erritmo eta giroen aldeko apustua egin du Gau Ama lan berrian, baina euskal identitatearen ezaugarriei bizkarra eman gabe. Diskoa Jon Aguirrezabalagak ekoitzi du, eta Alex Ferrerrek nahastu. Grabazioan, gainera, Oreka Tx txalapartariek eta Belak taldeko Crisek parte hartu dute.

Skasti banda zarauztarrak, bestalde, 10 urteko ibilbidea bete zuen iaz, eta urteurren horren harira, lan berria plazaratu zuen: Maskarak (Oihuka). Diskoa Elkar estudioetan grabatu eta nahastu zuten, 2015eko otsailean: Eñaut Gaztañaga, ekoizlea; Victor Sanchez, grabaketa eta nahasketa; eta, azkenik, mastering-a Doctor Deseo taldeko Estanis Elorza.
Bederatzi lagunek osatutako bandak estiloen fusioa jorratzen du, funk erritmo dantzagarriak, rock bizia, teklatu atmosferikoak eta haize atal sendoa… emaitza koloretsua, elektronikoa eta dantzagarri da.

Azkenik, Kometa laukoteak 2015 urteko amaieran plazaratu zuen Grabitatea, bigarren lana. Eñaut Gaztañagak (Grises) grabatu, nahastu eta ekoitzitako diskoa da, Gaztain estudioetan. Egun, lan berri hori aurkezten ari dira, eta udan, esaterako, Mundaka Festival jaialdian parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button