ARTEA

“Tetrapack” erakusketa, Gasteizen

Tetrapack erakusketa Gasteizko Udalak antolatutako Gazte Klik Klak argazki eta bideo digitalen lehiaketaren emaitza da. Hauek dira aurtengo erakusketako parte-hartzaileak: Maitane Campos, María Fariñas, Asier Corredera eta Liam McDonnell. Sara Berasaluce eta Alazne Payueta komisariatu duten erakusketako proposamen artistikoak uztailaren 27ra bitartean ikusi ahalko dira, Amarica aretoan.

Tetrapack 2021etarako,  esperientzia handia duten profesionalek prestakuntza eta tutoretza prozesu batean gidatu zituzten lehiaketaren irabazleak, Artiumen, Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro- Museoan, zenbait hitzaldiren bidez. Lehenbiziko aldiz, hitzaldi bakoitzean jorratu ziren gaietan interesa zuten herritarrei eskaini zitzaien fase honetan parte hartzeko aukera. Horrela, Tetrapack 2021 erakusketa kolektiboarekin amaituko da, artista gazteen lana eremu profesionalean eta, zehazkiago, Gasteizko tokiko sektore artistikoan sartzea ahalbidetzen duena.

Diogun bezala, Maitane Campos, Asier Corredera, María Fariñas eta Liam McDonnellen lanak bilduko ditu erakusketak. Lau sortzaileen banakako lana harremantzeko kontzeptu bat nabarmendu da: Bultzada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button