BESTELAKOAK

Bakea eta askatasunaren aldeko urtea

2012 Euskadi bakea eta askatasunaren aldeko kulturen urtearen barruan 30 ekitaldi inguru antolatu dira. Atzo, urte berezi honi atea zabalduko dion Maleta mexikarra izeneko erakusketa aurkeztu zuten Bilboko Arte Eder Museoan. Berton, Robert Capa, Gerda Taro eta David Seymourren Gerra Zibilean ateratako hainbat argazki bildu dira.

Argazki erakusketa honekin hasi da programa baina ez da bakarra izango, izan ere martxoaren 23an, Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak ere inauguratu eta ikusi ahalko da. Azken honetan ere gerrako irudiak bilduko dira. Donostian, Eibarren eta Gasteizen ere ikusi ahalko dira.

Literaturak, eta bereziki poesiak Eskatzen dut bakea eta hitza izeneko jaialdian ere txokoa izango du. Kirmen Uribe, Jose Fernandez de la Sota eta Jon Kortazar komisariatuko duten ekimen honetan Douglas Dunn, Jack Hirschmann, Zakaria Mohammed, WerewereLiking, LelloVoce, Manuel Rivas eta Bernardo Atxagak parte hartuko dute. Bilbon, Donostian eta Gasteizen gozatu ahalko da idazleon hitzez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button