IKUS-ENTZUN

“Bideoaldia”, Donostiako Antzoki Zaharrean

Donostiako Antzoki Zaharrean XXIX. Bideoaldia egingo dute gaur berton, Larrotxene Kultur Etxeko zine eta bideo ikastaroetako emaitzak jendaurrean emateko. 14 lan ikusteko aukera izango da gaur, iluntzeko 20:00etan. Sarrera doan izango da.

Ekimenak ibilbide luzea du. Larrotxenetik Bideoaldia hiriaren erdialdera eraman zuten, eta aurten ere Antzoki Zaharrean egingo da beste ekitaldi bat. Bertan, Larrotxenen landu diren genero ezberdinetako lanak ikusteko parada izango da.

Larrotxeneko ikastaroetan egindako 10 produkzio eta koprodukzio bat emango dira, eta horiekin batera, Olatu Talka jaialdirako eginiko beste bi. Euskarak ere presentzia izango du honako filmekin: Andante Piu Forte, Errailak, Kreba, Ohetik Altxatu eta zigarro bat piztu zuen eta Lehenjaunartzea. Aipatu behar da euskaraz egindako ikastaro praktikak nagusitu direla aurten.
Besteak honako dira: Recortes, Truco o trato, Las Jaras, Prudentzio.
Koldo Almandoz, Ignacio Zabala, Haimar Olaskoaga, Gaizka Bourgeaud, Unai Guerra edota Jose Mari Goenaga izan dira, besteak beste, aurtengo irakasleak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button