BERTSOTAN

Bertsomovie, bertsoa gehi bideoa

Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak Beasaingo Udalaren laguntzarekin antolatu du Bertsomovie bideo-lehiaketa.

Bertsoa oinarri hartuta egindako edozein bideok parte har dezake lehiaketan. Bertsomovie bertsoak dauzkan bideo bat da, eta hala izateko bi elementu horiek izatearekin nahikoa da. Gutxienez bertso bat eduki behar du, eta euskaraz izan.

Epaimahaiak gustukoen duen lanak 900€ hartuko ditu; bertso onenen saria 300€ izango da, eta ikusleen saria, webgunean bozka gehien biltzen dituen bideoarentzat, 450€ izango dira.

Lanak aurkezteko epea otsailaren 1etik martxoaren 24ra bitartean izango da. eta bozkatzeko epea martxoaren 28tik apirilaren 15era.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button