ESZENA

“Temps Fort Udazkena” zikloan, dantza protagonista

Azaroaren 17an eta 18an, Donapaleuko Saint Louis aretoan, eta Temps Fort Udazkena dantza zikloaren barruan, ikuskizun berezi zenbait programatu dituzte. Hiru piezez osaturiko egitaraua 20:30etik aurrera izango da.

Ekitaldiaren lehen partean, Etxekopar kolegioko tailer artistikoko ikasleen eskutik, Les Vikings taldearen Segundo bateko istorioa (Sara Olmo & Victor Launay) eta Jorge Jaureguiren Complete Surrender obrak ikusteko parada egongo da.

Horien ostean, Dantzaz Konpainiak Harri, Orri, Ar lana eskainiko du. Ekoizpenaren izenburuak jolasaren aldarrikapena egin nahi du, ikuslearen irudimenari irekitako sormenerako lurraldea bezala. “Nola sartu gastronomia eta dastamena dantzan? Nola esan den-dena isiltasun segundu batean? Nola kokatu gure gorputza eta bere mugimendua askoz zabalagoa den talde mugimendu batean? Dantzaz-ek ezagutzera gonbidatzen gaitu”.

Hamaika jatorritako dantzariz osaturiko askotariko taldea da Dantzaz;  Nortasun berritzaile horren isla da, hain justu, Harri, orri, Ar. “Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna, guztiak dute lekua sormen honetan”.  Jolas tradizionalean gertatzen den bezala, hauskortasunak (papera), batzuetan indarra (harria) gainditzeko ahalmena duela gogorarazten digu.

Adriana Pous-ek zuzenduriko koreografian Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O’Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, eta Olaia Valle biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button