MUSIKA

Udal Txistularien Banda eta Leioako Kantika bildurik kontzertuan

Txistulari Bandaren kontzertu zikloan Gabonetako Kontzertua dator oraingoan, Leioako Kantika Abesbatza osatzen duten berrogeita hamar neska-mutilekin batera. Aurten, Mariano Santamaria izango dute lagun pianoan eta zuzeneko diskoaren grabaketa egingo da.

2001 urtean jaio zen Kantika Abesbatza Leioako Udal Kontserbatorioan Basilio Astulez zuzendariaren ekimenari esker. 1975 urtean jaio zen gazte hau, Arte Ederretan lizentziatua da eta 10 -17 urte bitarteko gazteek musikaz goza dezaten lanean hasi zen koru bat sortuz, eta denbora gutxiren buruan, genero honetan erreferentzia bihurtu da. Kantikak zenbait disko kaleratu ditu eta zenbait jaialdi eta kontzertuetan ere parte hartu du: Portugal, Frantzia, Islandia eta Mexikon adibidez.
Interpretazio kalitatearekin eta eszenaratze maila zainduarekin batera, Kantika Abesbatza genero hau aberasten duten musika pieza zaharrak berreskuratzeagatik, enkarguz konposatzeagatik eta estreinatzeagatik nabarmentzen da. Era honetara, disko berri honetan, okasio honetarako bereziki moldatu diren kantuak jasoko dira. Nazioartean ezagunak diren gabon doinu klasikoekin gozatu ahal izango du publikoak, eta sasoi honetako ezinbestekoak diren doinuak izango dira entzungai.
Udal Bandako eta Abesbatzako kideak, euren zuzendarien aginduetara arituko dira (Garikoitz Mendizabal eta Basilio Astulez) eta Mariano Santamaría izango dute lagun pianoarekin.

L&V Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button