ARTEA

Brasil, Bilboko San Frantzisko kalean

Iragan ostiralean, Renzo Tela argazkilariaren Brasil in San Francisco Street izenburuko erakusketa inauguratu zen Bilboko San Frantzisko kalean dagoen BilbaoHistoriko Fundazioko ExpoGela aretoan. Erakusketa zabalik izango da, maiatzaren 14ra arte.

Brasil herrialdearen inguruan ardazten da erakusketa, izan ere, herrialde horri gorazarre egiten dion proposamen fotografikoa da Brasil in San Francisco Street. Brasilgo bizitza, paisaia eta egunerokotasuna dira argazkien gai nagusiak, herrialdeari lotzen zaizkion estereotipoetatik urrunduz. “Bere etorkizuna sortu, landu, diseinatu eta pentsatzen duen Brasil”.

Renzo Tela bilbotarra da, San Frantzisko auzokoa hain zuzen, bere haurtzaroa eta gaztaroa Iturrizar kalean igaro bazituen ere, Cantalojas zubiaren beste aldean. Erakusketa honen bitartez, gertu eta era berean, urrun dauden bi mundu lotu nahi ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button