ESZENA

Tanttaka Teatroaren “Sexberdinak” Donostian Ikusgai

Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari, eta halaxe egingo da aurten ere. Kasu horretan, Tanttaka Teatroak egindako Sexberdinak ikusi ahalko da Victoria Eugenia Antzokian , martxoaren 27an, 19:30ean hasita.

Mireia Gabilondoren gidaritzapean, Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia ditu protagonista antzezlan honek. Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dute kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.

“Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, hainbat beldur, amets eta ilusio ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button