ESZENA

Antzerki obra andana Bilbon

15 antzerki konpainia nazional eta internazional izango dira Arriaga plazako eta Gas plazako eskenatokietan Bilboko aste nagusian. Gaur goizean antzerki sortaren aurkezpena egin dute Arriaga aurrean.
Eszena gustuko baduzue horra hor hitzordu galanta!

Aurtengo Bilboko Aste Nagusian antzerkiak kaleak beteko ditu eta horretarako bi toki enblematiko, Arriaga Plaza eta Gas Plaza, eszenatoki erraldoi bihurtuko dira.

Hala, jai egun horietan, 23 antzezlan eta hauek burutuko dituzten nazioarteko goi mailako 15 antzerki talde bertaratuko dira, adin eta gustu guztientzako antzerkia eskaintzeko asmoz.

Aipatu behar da, Deabru Beltzak taldeak bere 500. ikuskizuna ospatuko duela eta zuzenezko musika, piroteknia eta efektu berezi ikusgarriak atondu ditu abuztuaren 21etarako.

Hauez gain, Teatro Salitre, Les Krilati, Cie.Xtreme, Cirque Inextremiste, Circo Claxon, Cabaret Elegance,  Trapu Zaharra, Alabazan eta bestelako talde batzuek hartuko dute parte Bilboko Aste Nagusian.

Hemen kontsultatu ahal dituzue orduak, tokiak eta taldeak.

Ondo pasa!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button