BESTELAKOAK

“Ideia gazteen haziak” lehiaketa, Gasteizen

Gasteizko Udaleko Gazte Planak hiriko gazteen sormena, eraberritzea eta parte hartzea bultzatu nahi du. Hori dela eta, Gasteizko Udaleko Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Sailak abian jarriko du gazteentzako ideien eta proiektuen lehiaketa hori. Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 3a arte duzue zabalik.

Lehiaketaren helburu orokorra gazteek, herritarrak diren heinean, bere aisialdia bete-betean eraiki eta Gasteizko gizarte eta kultura bizitzan parte hartzea da; horretan ere, taldeko lana bultzatzeko,  udalerriko kultura-bizitza aberasteko eta gazteen ahalmen sortzailea eta eraberritzailea hedatzeko helburuarekin.

Lehiaketaren hartzaileak Gasteizen erroldatuta dauden 14-30 urte bitarteko gazteak dira. Bi kategoria ezarriko dira: 14-17 eta 18-30 urte bitartekoak. Ezinbestekoa da proiektu bakoitzeko 3 pertsona ( gutxienez) egotea.

Jarduera-eremuak eta proiektu motak honakoak izan daitezke: kultura; kirola eta kirol jarduerak; osasuna eta bizitza-kalitatea; ingurunea eta iraunkortasuna; sormena eta berrikuntza; informatzeko eta komunikatzeko teknologiak, eta abar.

Informazio gehiago, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button