ARTEA

“Hiru Herrialde, Hiru Begirada”

Jörg Brüggemann, Tobias Kruse eta Maurice Weiss argazkilari alemaniarrek, Berlingo Ostkreuz agentziako kideek, Afrikako iparraldetik bidaiatu zuten iraultza arabiarraren denbora nahasietan zehar. Han ikusi zutena erakusketa honetan aurkeztu dute. Zarauzko Photomuseumean zabaldu den behin behineko erakusketa berria da Hiru Herrialde, Hiru Begirada izenekoa, abenduaren 1era arte ikusi ahalko dena.

Jörg Brüggemannek 2011ko udan, egiptoar gazteria itxaronaldi-egoeran nola aurkitzen den erakusten du. Hosni Mubarak-ek duela 6 hilabete dimititu du eta epaiketaren zain dago. Giro nahasi honen erdian gazteria bere bidea aurkitzen saiatzen da.

2011ko udaberrian Tobias Krusek Ipar Afrikara bidaiatu zuen Tunisian eta Egipton iraultza dokumentatzeko. Bere argazkietan aldaketaren erdia dagoen gizarte arabiar polifazetikoa irudikatzen du.

Maurice Weiss eta Alexander Smoltczyk kazetariek 2011ko udazkenean Transafrikarra 1 zenbakia dun errepidea zeharkatu zuten ekialderako norabidea hartuta. Magrebeko autobia bezala ezaguna, aurrerabide eta herri afrikarretako kolaborazioko sinbolo bihurtuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button