IKUS-ENTZUN

Zine Txiroa Oreretan pinguinoekin

La rebelión pingüina. Los estudiantes chilenos contra el sistema izango da aste honetan Oreretako Mikelazulo kultur elkartean pantailaratuko den filma.
2006-ko maiatzean unibertsitate mailako ikasle mugimenduaren sorrera eta heltzea eman zen Txilen, milioi bat ikasle baino gehiago mugitu zituena nazio osoan.
Eskolen hartzea eta kale-aldarrikapenak izan ziren borroka horren adierazle, hezkuntzan hobekuntzak eskatzeko eta herrialde mailako aldaketa estrukturalak aldarrikatzeko, batik bat.
Pinguinoek, Txilen unibertsitateko ikasleak ezagutzen diren bezala, borroka bide bat zedarritu zuten.

Euskal Herriko hainbat herritan burutzen den Zine Txiroa izeneko ekimenarekin bat eginez, eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen dira hilean behin Errenteria/Oreretan.
Proiekzio hauekin batera dokumentalekin osatutako bideoteka dago nahi duenarentzat.

Mikelazulo kultur elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button