BESTELAKOAK

Euskararen adierazgarritasun itzela

Gaur abiatu da Bilboko Zabalgune eraikinean Euskara ibiltaria erakusketa interesgarria. Ekimena aurkezteko ekitaldian bertan, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VII. liburukia ere aurkeztu da. Euskara ibiltaria erakusketa maiatzaren 3tik 27ra bitartean izango da ikusgai.

Juan Mari Aburto alkateak esan du “hizkeraren aberastasuna eta aniztasuna erakustea dela ekimenaren helburua, ahozko barietateen adierazgarritasun itzelaz jabetzeko”.
Erakusketan hainbat panel ezarri dira hitz zehatz baten gainean dauden bariante interesgarriak non dauden kokaturik adierazita. Hitzak mota askotakoak dira, hala nola, tximeleta edota igela, edota lorea. Bizkaian, Nafarroan edota Zuberoan zelan adierazten diren hitz horiek ikusi ahal izango du bisitariak. Aipaturiko euskarriez gain, bestelako materialak ere ezarri dira ikusgai: koadernoak, argazkiak, kaseteak, CDak, liburuak eta abar.
Euskaltzaindiaren arabera, “egitasmoak Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) du oinarri eta bere xedea euskalki eta hizkera desberdinek duten aberastasuna modu grafikoan erakustea da”.

Goizekoaren ostean, arratsaldean, 19:00etan, jendaurreko aurkezpen ekitaldia izango da, eta bertan erakusketaren nondik norakoak azalduko dira, eta EHHA egitasmoko euskaltzain arduradunek zenbait mapa eta kontzeptu erakutsiko dituzte.
Ekimenaren gaineko hitzaldiak ere antolatu dira Bilboko hezkuntza-zentroei eta euskaltegiei zuzendurik hizkuntzaren aberastasuna ezagutzera emateko, bere eboluzioa modu grafikoan erakusteko, eta atlas linguistikoen nondik norakoak azaltzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button