IKUS-ENTZUN

Aste honetan “Mendi Tour”, Donostian

Aste honetan, maiatzaren 10, 11 eta 12an, Donostiako Antzoki Zaharrean, Mendi Tour jaialdia programatu da, eta Bilbao Mendi Film Festival 2015eko film onenak proiektatuko dira, tartean, Joss Lowellek zuzenduriko A Line Across the Sky (2015) ikusgarria.

Bihar bertan, maiatzak 10, Xanti Ugarteren euskara Urzulo (2015) filma ikusiko da hasieran. Aloña Mendi Espeleologia Taldeak, ura traba zela, bukatutzat emandako kobazuloak berriz esploratuko ditu. Horien artean, Urzulok eman zuen ustekaberik handiena. Horren ostean, High and Mighty (Nick Rosen, 2015). “Highball bat eskalatzea, non erortzeak lesio larriak eragin ditzake, ez da jende ahularentzat”. Hirugarren filma Jurek (2015) da, eta bertan Jurek Kukuzka-ren bizitza erakusten da, “bai literalki bai metaforikoki”.
Honekin lotuta, hurrengo egunean, maiatzak 11, Krzysztof Wielicki: Poloniako neguko himalayismoa izeneko hitzaldia egongo da.

Asteazkenean, Daniel Castillok eginiko Prohibido escalar (2015); aipaturiko A Line Across the Sky non bi eskalatzailek Fitz Roy-ren zeharbide osoa egiten duten modu dibertigarrian; eta azkenik, Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen duen Jeff Lowe’s Metanoia (2014) pantailaratuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button