IKUS-ENTZUN

Sufrikarioaren irudia

Gaur berton, abenduak 10, Iruñeko Iturramako civivoxak Nacidas para sufrir (Miguel Albaladejo, 2009) filma pantailaratuko du Zinemako Heroiak zikloaren barruan. Zikloa urriaren 15tik urtarrilaren 28ra arte garatzen ari da.

Obraren sinopsia, honakoa duzue: “Flora, 72 urteko izeba, herri txiki batean bizi den neskazaharra da, betidanik etxekoak zaindu dituena. Haren ahizpa bakarra oso gazterik hil zen, eta hiru neskato utzi zituen umezurtz; haietaz ere arduratu behar izan zuen. Neskatoak, ordea, hazi eta herritik joan ziren. Florak badaki luze gabe bera zaindu beharko dutela, eta beldur da horietako batek lan egiten duen egoitzara ez ote duten eramango. Purita da Floraren salbazio bakarra, senide zaharrak zaintzen lagundu dion neska bat. Harekin bakarrik sentitzen da familian.”

Zinemako Heroiak zikloaren helburua da bestelako zinema-irakurketak egitea, emakumeen egoeretara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea. “Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”. Bertako proposamenak biziak eta parte-hartzaileak dira, eta filmek generoaren ikuspegiarekin bat egingo dute saio bakoitzean, izan ere emakumeak protagonista izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.