LITERATURA

“Suak pizten direnean” poema errezitaldia, Gernikan

Mikel Sotok Suak pizten direnean (Elkar) poema errezitaldia egingo du gaur, otsailak 17, Gernikako Astra kultur fabrikan 18:30ean hasita. Bere ondoan Irati Jimenez eta Edorta Jimenez izango ditu.

Urtetan editore izan ondoren, bere lehen sorkuntza-lana kaleratu du Mikel Sotok, kontzientzia politikoa iratzartzea, borroka-urteak, atxilotze, tortura eta kartzelaren esperientziak kontatzen dituena, pasioz bezainbateko sintzeridadez, belaunaldi baten ametsak eta porrotak erretratatuz.
Lan berriak ia 150 orrialde ditu eta bere barnean nabigatzen hasi ahala, hainbat atal kausituko ditugu: Esanen dut hau poesia eztela, Hamar partetik zortzi, Furakanaren furia, Esan ez etortzeko, We few, We happy few, We band of brothers, Eguzki zaharrak argi berria emanen du, eta Zoriona aztura bihurtu arte.

Harkaitz Canok honako hitzak dedikatu dizkio Sotori lana irakurri ostean: “bada zerbait berria, bada zerbait zintzoa, bada zerbait gordina poema guztietan (…) kronista-forense-notarioa lar izan dugu honezkero, eta eskuak zikindu gabe idatzitako literatura lar ere bai. Gauzak horrela, ezinezkoa da liburu hau beste edozein poemario bezala tratatu eta editatzea. Bi pultsioen arteko borroka dago hor: poetarena eta lekukoarena…..”

Oier Guillanek ere beste lerro batzuk luzatu dizkio idazleari: “…aspaldian dudan kezka bat, gauza asko esan gabe, idazti gabe geratzen ari dela. Eta ez beharrik ez dagoelako, zentsuragatik baizik. Zuk topatu duzu modu bat….”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button