MUSIKA

El Columpio Asesinok laugarren lana plazaratuko du

El Columpio Asesino taldeak prest du estudioko lan berria: 4. Diskoa udaberrian grabatu zuen talde iruindarrak Donostiako De Lucas estudioetan.

Nafarrek datarik iragarri ez badute ere, laster izango da kalean 4. Lan berrian doinu lasaiak eta biziak nahastu dituzte. Gainera, diskoa argitaratu bezain pronto taldea errepidean izango da zuzenekoak emateko prest.

La Gallina (Astro Discos, 2008) aurreko lanak kritika oso onak jaso zituen eta 60tik gora kontzertu eskaini zituzten. Horietako batzuk Txina, Filipinak, Mexiko, Guatemala eta El Salvador herrialdeetan. Gure inguruko jaialdi nagusienetan ere parte hartu zuten.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button