MUSIKA

“Bilbao Distrito Jazz” ekimenaren azken kontzertuak

Bilboko Udalak, BJC- Bilbaina Jazz Club kultur elkartearekin lankidetzan, Bilbao Distrito Jazz programa antolatuko du urtarrilaren 31tik martxoaren 7ra arte. Kontzertu guztiak ostiraletan izango dira.

Programak auzoetara hurbiltzen ditu musika genero honetan erreferente diren artistekin egindako kontzertuak. Aurtengo edizioan parte hartuko duten talde eta artistak honako hauek izango dira: Nerea Arrieta Trio, David Sancho, Xavier Casellas, Mikel Uretagoiena Trio, Adele Sauros Quartet eta Mikkel Plug Trio.

Etzi, otsailak 21, Mikel Urretagoiena Tríok Denbora izeneko kontzertua eskainiko du Bidebarrieta Liburutegian, 19:00etatik aurrera.
Mikel Urretagoiena bateria-jotzaile ordiziarrak bakarkako lehen lana erakutsiko du. Musikenen goi-mailako ikasketak amaituta, Herbehereetara joan zen Jazz Baterian masterra egitera. Gainera, bost hilabetez New Yorken bizi izan zen, maila bikaineko musikariengandik ikasten.

Azken bi kontzertuak Adele Sauros Quartetek eta Mikkel Plug Triok eskainiko dituzte.

Bilbao Distrito Jazzi buruzko informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button