MUSIKA

Musikologia gerturatzeko ekimena

Musync! musikologia jende orokorrarengana hurbiltzeko jarduera-zikloa da, eta Iruñeko  Kondestablearen Civivoxean egingo da hil honetan. Bi lagun dira koordinatzaile: Sergio Barcellona, musikologoa eta irakaslea Musikenen (Donostia), eta Berta Moreno, musikologoa eta irakaslea iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalean.

Zikloaren inguruan hainbat saio antolatu dira. Lehena bihar bertan, apirilak 1, izango da Zer soinu dario margolan bati? Musika Veneziako eskolaren pinturan izeneko hitzaldiarekin. “Veneziako Errenazimentuko maisu handien margolanetan ageri den musika-ikonografiaren bidez, pinturaren eta musikaren arteko lotura zoragarria arakatzeaz gain, adituek aztertuko dute nola islatzen duen lotura horrek garaiko egoera kulturan, gizartean eta erlijioan”.

Apirilaren 8an, Topaketa: Hiru Kulturak Erdi Aroan saioaren barruan, kontzertu berezia antolatu da. Erdi Aroan, musulmanak, sefardiak eta kristauak bizikidetzan aritu ziren elkarren arteko kultur giro paregabean. Bada, soinu-bidaia izango da kontzertu hori, “Ekialdeak eta Mendebaldeak lurralde berean elkar topatu zuten garaiaren oihartzunak biziberritze aldera”.

Azkenik apirilaren 10ean, Berthe Marx, Sarasatez haratago solasaldi-kontzertua programatu da.

Hemen duzue informazio guztia.

Show More

Related Articles

Back to top button