MUSIKA

BBK live musika jaialdiak metal eta grunge soinuak ekarriko ditu gaurtik aurrera

Jaialdia gaur hasiko da bigarren eszenatokian Rise to Fall talde bilbotarraren kontzertuarekin 17:30ean. Bertatik, Skunk Anansie, Slayer edo Anti-flag pasatuko dira, baina gaur espero den talderik garrantzitsuena Rammstein alemaniarrak izango dira. Gaur izango da egunik metaleroena.

Uztailaren 9an Paul Weller, Mod mugimenduaren aintzindaria, eta Pearl Jam izango dira protagonistak. Azken honen aurretik gainera, Alice in Chains talde grunge estatubatuarrak joko du lehenengo eszenatokian.

Larunbatean Faith no More Los Angelesko taldea izango da kartel-buru. Talde honek hip hop, funk, grunge, popa eta rocka nahasten ditu. Egun horretan bertan, eta aurreko taldea baino lehen, Manic Street Preachers bere lan berria aurkeztuko du, Journal For Plague Lovers.

Hiru gauetan gainera, Bartzelonatik eta Madriltik etorritako DJak egongo dira etxera joateko gogorik ez dutenentzat, eta akanpalekuak egokituko dituzte sarreratik gertu.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button