ARTEA

Axelle de Russé argazki-kazetari saritua Gasteizen izango da

Axellek hiru jarduera gauzatuko ditu Gasteizen: hitzaldia, Espainian argitaragabea den erakusketa, eta tailerra; horri esker, argazkigintzako profesional eta zaletuek zuzeneko harremana izan ahalko dute nazioartean ezaguna den argazkilariarekin. Hiru ekimenak Ibilbideak programaren baitan daude.

Hitzaldia urriaren 28an eskainiko du, 19:30ean, Villasuso Jauregian, argazkigintza sozialari buruz. Sarrera doakoa izango da eta lekua mugatuta egongo da. Russék esperientzia pertsonala partekatuko du.

Amoranteen itzulera erakusketa, halaber, lehen aldiz Espainian ikus daitekeena, gaur egungo Txinako amoranteen bizitzari buruzkoa da, giltzapetuta bizi diren gazteak dira, itxarotera eta endekotasunean kondenatuta, noizbait desiratuko ez ote dituzten beldur izugarriarekin.

Azkenik, Russék Argazkigintza soziala. Zuzenean kontzientziara izeneko tailerra gidatuko du, urriaren 27an eta 29an. Tailerrean, argazkigintza sozialaren kontzeptuari buruzko oinarri teorikoak emango dizkie parte-hartzaileei. Horretarako, argazkilari gisa egindako lan pertsonaleko eta beste profesional batzuen ibilbideetako adibide errealak erabiliko ditu.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button