ARTEA

“Sormen Artistikorako Ate Irekiak” ekimena Azkuna Zentroan

Gaur, hilak 16, Azkuna Zentroak ateak irekiko dizkio arte-sorkuntzari, eta eratu den laguntzeko programen bidez beren proiektuak garatzen ari diren artistekin esperimentatu ahal izango du publikoak.

Hogeita hamar sortzaile ari dira proiektuak garatzen eta zuzeneko arteak, kultura digitalak, zinema eta ikus-entzunezkoak, literatura eta arte bisualak, eta abar publikoari gerturatuko zaizkio.

Aurtengo jardunaldian azken hilabeteetan Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezian lan egin duten artisten proiektuen aurkezpena nabarmentzen da. Hor, Irati Inoriza, Maider Aldasoro, Karlos Martinez eta Iker Vazquezen lanak egongo dira ikusgai urriaren 10era arte Zentroko zenbait gunetan. Miriam Isasi eta Borja Crespo & Raquel Meyers ere badira programa horretakoak. Mediatekan bisita gidatuak egingo dira, ekipamendu horretan dauden espazioak eta baliabideak eta egiten diren jarduerak ezagutzeko.

Ate Irekietan Lantegia. Ideien laborategian dauden guneetan Isabel de Naverán, Laida Lertxundi eta Aimar Arriola artisten eta ikertzaileen lan prozesuak ikusi ahal izango dira. Gainera, Sra. Polaroiskak (Alaitz Arenzana & María Ibarretxe), Azkuna Zentroko artista AZ kideek, Gorputzak, desirak eta almendratxo batzuk. Sra. Polaroiskaren film bat liburuaren irakurketa egingo dute sei ahotsetara.

Ate irekien jardunaldia aukera egokia da Ana Laura Alaez artista bilbotarraren Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío erakusketa bisitatzeko, bai eta Azkuna Zentroko beste esparrutan abian jarritako instalazioak ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button