IKUS-ENTZUN

“Bideodromo”, Nazioarteko Zine eta Bideo Esperimentalen Jaialdia

Irailak 12, 13, 19, 20, 26 eta 28an, Bideodromo jaialdia gorpuztuko da BilbaoArteko Art House Zinemaren barruan. Aurtengo edizioan jasotako zine eta bideo lan esperimentalen aukera zabala egongo da egun horietan guztietan, abangoardiako zinenik interesgarrienarekin gozatzeko.

Aste honetako saioak gaur berton abiatuko dira 18.00etatik 20:45etara. Inaugurazioan ere Espainiako zinema esperimentala eta Beatriz Sánchez-en bideoklipen proiekzioak izango dira: Atom Rhumba, Sonic Trash, Cabezafuego.

Biharko saioan, zinema esperimentala izango da protagonismoa, eta etzi, berton egiten den euskal zinema esperimentala.

Saioak 17:30etatik 21:00etara izango dira, eta lan finalistak jaialdiaren azken egunean, irailak 28an pantailaratuko dira.

Titulu guztiak, ordutegiak eta datak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button