ESZENA

Arte-munduaren prekarietateaz

Eva Guerrerok arte-munduaren prekarietatea jorratzen duen LOF Ladies on Fight aurkeztuko du Leioan, abenduaren 17an, Dantzaren XVII. Zirkuituaren barruan.

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. “Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake. Konplexurik gabeko borroka librearen bidez, dantza eta umorezko ikuskizun honek ironiaz erakusten du artetik bizitzearen eguneroko borroka, eta agerian uzten du show businessaren fribolitateak ezkutatzen duen errealitate tristea.”

Eva Guerrero 2005ean hasi zen antzerki lanak sortzen, bai eta bideodantza, performance, instalazioa eta narratiba ere lantzen. Berak dioen moduan, “nire lanak beti hazten dira gorputzetik material desberdinekin jolasten: objetuen manipulazioa, eguneroko ekintzak, keinua, arriskua, gorputz itsusiak … inprobisazioa eta testua erabiltzen ditut antzeztokian zein koreografia tresna moduan.
Antzezlanak, estatu-mailan eta nazioartean aurkeztu egin dira (Euskadi, Nafarroa, Cuenca, Frantzia, Ingalaterra, Brasil, Egipto, EEBB…).
Gaur egun Punto de Fuga espazioa kudeatzen dut eta Jemima Canorekin batera, 2011etik eratu dugun DOOS Kolektiboan ere parte hartzen dut.”

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button