ARTEA

Sorkuntza garaikidea babesteko laguntzak, Azkuna Zentroak bultzatuta

Azkuna Zentroak Babestu. Sorkuntza garaikidea babesteko programa bereziaren beste deialdi bat jarri du abian, bai eta Komikiaren Nazioarteko Egoitzari laguntzeko programa ere.

Guztira bost proiektu artistiko, kultural eta sortzaile hautatuko dira. Proiektu horiek Zentroan garatu beharko dira gutxienez 3 astez eta gehienez 3 hilabetez, 2023ko urtarriletik abendura bitartean, eta Azkuna Zentroaren euskarriaz, aholkularitzaz eta bitartekaritzaz gain, 6.000 euro jasoko dituzte garatzeko. Proiektuok ikusizko arteekin, zuzeneko arteekin, zinemarekin eta ikus-entzunezkoekin edo literaturarekin lotuta egongo dira.

Proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte: Praktika artistikoak garatzeko modu berriak aztertzea eta Azkuna Zentroaren programazio-ildoetan kokatzea, zentroko publiko-komunitate batzuekin partekatzeko pentsatuta egotea, eta enfasia jartzea, ez hainbeste azken piezan, baizik eta haren garapenean.

Babestu programaren bitartez, Azkuna Zentroak “sorkuntza eta kultura garaikidearen babesa eta hedapena sustatu nahi du, esperientzien, ideien eta ikuspegien trukea bultzatuz, eta hurbileko sormen-sarea babestuz, diziplina anitzeko eta zeharkako dimentsioan”.

Era berean, Azkuna Zentroak Komikiaren Nazioarteko Egoitzaren edizio berri bat jarri du abian. Hiru lagunentzako egoitza gurutzatua izango da, Quebeceko Maison de la Littérature, Angoulêmeko Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L ‘image eta Bilboko Azkuna Zentroa. Helburua komikiaren esparruan sorkuntza sustatzea eta hainbat herrialdetako pertsonen arteko topaketa bultzatzea da.

Izena eman nahi dutenek https://www.azkunazentroa.eus/eu/deialdiak egin dezakete irailaren 4ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button