BESTELAKOAK

Jazarpenaren aurkako ipuinen lehiaketa

Ikasleentzat sortu den Eskola-jazarpenaren aurkako ipuinak ekimenaren helburua gazteak gizartean dagoen jazarpenaren arazoaz kontzientziatzea da. Lanak entregatzeko epea azaroaren 25era arte egongo da zabalik. 100 euroko 15 sari emango dira eta gizartearen arloko proiektuetan erabiliko dira

Parte-hartzaileek euskaraz, ingelesez edo gaztelaniaz idatz dezakete eta beren ikastetxeetan aurkeztuko dituzte lanak, baldin eta 8 eta 23 urte bitarteko ikasleak badira.

Lehiaketa hau “Bilbon sortutako Fair Saturday mugimendu kultural globalaren bokazio didaktikotik sortu da, kulturaren bitartez etorkizun hobea eraikitzeko asmoarekin. Lehiaketa honen emaitza Eskola-jazarpenaren aurkako ipuinak izeneko liburuan jasoko da, bertan argitaratuko baitira epaimahaiak aukeratutako kontakizunak. Liburuaren salmentaren irabaziak ere gizartearen arloko proiektuetan erabiliko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button