ARTEA

Sorkuntza artistikoari eskainitako lantegi irekien jardunaldiak, Tabakaleran

Azaroaren 26an eta 27an, sorkuntza artistikoari eskainitako lantegi irekien jardunaldiak egingo dituzte Tabakaleran, artisten eta bisitarien arteko topaketa errazteko xedez.

Egunotan, publikoak Tabakaleran izango du aukera egoiliar gisa lanean ari diren artistekin elkartzeko eta bertan garatzen ari diren proiektuak gertutik ezagutzeko.
Estudio Irekietan parte hartzen duten artistak Artisten Gunean egoiliarrak dira joan den urritik eta hor hainbat baliabide eta zerbitzu izan dituzte eskura sortze prozesu osoan laguntza gisan.

Estudio Irekien edizio honetan hamar artistak hartuko dute parte, eta horietako bost Tabakalerara egonaldi artistikoen nazioarteko programaren bidez heldu dira: Gabriel Pericàs (Palma, 1988). “Tracking Trile bere proiektua behaketa analitikotik eta trilero batek egindako mugimenduen jarraipenetik abiatutako eskultura multzo bat ekoiztea datza”. Gala Knörr (Gasteiz, 1984). “Pastorala, ikerketa artistikoa oinarri duen proiektua, herri kulturan ezezagunak eta mainstream hedabideetatik at geratu ohi diren euskal artzainaren eta cowboy beltz estatubatuarraren figuren inguruan oinarritzea da”. Karlos M. Bordoy (Bilbo, 1982). Silver proiektuan fetitxeak, zeinuak eta sinboloak oinarri dituen obra multzo bat egin nahi du. Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978). “Euskal Herriko gizarte-mugimenduek 70., 80. eta 90. hamarkadetan egin zituzten pegatinen ekoizpen izugarritik abiatuta, Izan eta Esan proiektuak irudien ekoizpenari buruz dihardu, erresistentzia praktika gisa”. Candela Cienfuegos (Badajoz, 1997). “La Pastora dokumentalak Florencio Pla Meseguerren istorioa kontatzen du. Florencio, Maestrazgo mendilerroko maki intersexual bat da, zibil-erregistroan emakume gisa inskribatu zen eta baina mendira ihes egin zuenean bere trantsizioa hasi zuen”.

Horiez gain, Irati Cano, Valery Rojas eta Macarena F. Puigen lana gertutik ezagutzeko parada ere izango da. Era berean, Rocio Agudo eta Diogo Vaz artistek esperientzia partekatuko dute. Bertatik ere izango dira Rocio Agudo (Zaragoza, 1996) Hhhhhoooooooooolllddddd proiektuarekin, eta Diogo Vazek (Portugal, 1992) LAGU obrarekin.

Xehetasun guztiak Tabakalerak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button