MUSIKA

Sinuöse kolektiboaren eskutik, Archipiel

Sinuöse kolektibo elgoibartarrak ekintza eta proposamen desberdinak sortarazten ditu herrian. Urtean behin Sotoko Hotsak jaialdia muntatzeaz gain hilero kontzertu berezi bat antolatzen dute Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan.

Urrirako, ahots inprobisaziotik gertu dabilen proposamen berezi bat dago: Archipiel.

Alvaro Barriuso eta Ainara LeGardon-ek osatzen dute Archipiel. Proposatzen duten lana inprobisazio askearen lanketan oinarritzen da, poesia fonetiko eta bisualaren azterketan, eta konposizio estrategiak jolas formetan.


Inprobisazioa momentuaren barietatean, isiltasunaren erabileran, konpartitutako keinuetan,….ematen da. Lana mikrofono ezberdinen erabilerarekin eta interpreteak zuzenean manipulatzen duten eko-zinta zahar baten erabilerarekin aberasten da. Honela, soinu akustiko konbentzionaletatik aldendu, eta zarata eta sonoritate elektroniko batera gerturatzen da.

Jendeak modu ezberdinez eta bikotearen konplizitateaz gozatu dezake momentuko inprobisaketa prozesu bakoitzarekin.

Archipiel bikotearen proposamen hauek, urriaren 13an entzun ahalko dituzue Elgoibarreko Kultur Etxeko sotoan, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button