MUSIKA

Donostiako Jazzaldia 2012ko uztailaren 19tik 23ra egingo da

Datorren urtean Donostiako Jazzaldiaren 47. edizioa izango da eta uztailaren 19tik 23ra bitarte egingo da.

Jaialdiak iazko edizioan erabili zituen agertokiak mantenduko ditu eta gainera, Victoria Eugenia Antzokia errekuperatuko du. Halaber, aurreko edizioetan oihartzuna izan duten parte-hartzean oinarritutako proiektuak bultzatuko ditu, hala nola, Kartel Lehiaketa. Antolatzaileak egun programa ontzen ari dira.

Bestalde, 2012. urteko ere tokiko taldeen lehiaketa egingo da. Izan ere, dagoeneko zabalik da izena emateko epea, abenduaren 19ra bitarte, hain zuzen ere. Iaz, 30 taldetik gora aurkeztu ziren eta horietatik 15ek Donostiako zenbait klubetan jo zuten. Aurten, berriz, hamar talde izango dira lehiatuko direnak.

Talde edo banda horiek EAEn eta/edo Nafarroan jaio edo bizi diren musikariz osatuak egon beharko dute. Onartuko da talde bakoitzeko kideen %33 gehienera baldintza horiek betetzen ez dituztenak izatea.

Parte hartu nahi duten taldeek ondoren adierazten diren material hauek igorri behar dituzte, postaz, Heineken Jazzaldiko bulegoetara (Victoria Eugenia Antzokia. Erregina Erregentearen Kalea, 8-4. 20003 Donostia): Estudioan edo zuzenean grabatutako musika (gutxienez hiru pieza, izenburua eta egilea edo egileak adieraziz), eta taldearen historia laburra.

Esandako horiek guztiak Jazzaldiak jasorik eduki behar ditu 2011ko abenduaren 19ko 19:00ak baino lehenago.

Eskaera orria Jazzaldiko webgunean bete ahal da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button