ESZENA

“Harri, orri, ar” eta “Oskara” dantza ikusgarriak, Tolosan eta Andoainen

Dantza Zirkuituak hainbat hitzordu programatu ditu gaur, Tolosan eta Andoainen. Dantzaz konpainiak  Harri, orri, ar ikuskizuna eskainiko du Tolosako Leidor Antzokian, 20:30ean, eta Kukai Dantzak Oskara egingo du Andoaingo Bastero Kulturgunean, 21:30ean.

Harri, Orri, Ar obrak jolasaren aldarrikapena egin nahi du. Nazioarteko dantzariaz osaturiko harrobi heterogeneoa den euskal konpainia honen ikuskizuna berriro ere, ohiko etiketetatik aldentzen da. Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna.
Dantzaz Konpainiaren zuzendari Adriana Pousek sorkuntza-proiektu berrien ardura dauka eta nazioartean ospetsuak diren koreografo nagusiekin lan eginez garatzen ditu (Itzik Galili, Lukas Timulak, Eric Gauthier, Hilde Koch, Jacek Przybylowicz, Jone San Martin…).

Oskara pieza ezaguna da, Kukai Dantza eta Marcos Morau / La Veronal konpainien ekoizpena. “Oskara instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten”
Kukaik 2001ean ekin zion bere ibilbideari, Deiadarra koreografia aurkeztuz. Harrezkero aipamen eta sari asko jaso ditu egin dituen obren balioarengatik. Marcos Morau momentuko koreografo esanguratsuenetako bat da Europan.  Berak jaso zuen Espainiako Dantza Sari Nazionala 2013. urtean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button