IKUS-ENTZUN

“Writing on the City”, FAS zineklubean

Writing on the City (Keywan Karimi, 2015, Iran) filma aurkeztuko du gaur Bilboko FAS zineklubak, El Carmen aretoan, 9:45ean.

Iranen adierazpen askatasunak bizi duen egoera larriari buruzko lana da Writing on the City. Graffitietan ardazten da, eta 1979eko Iraultza Islamistatik 2009ko hauteskundeetarako epea jasotzen du. Hala, Teheran hiriko horma-irudi eta pintada politikoen inguruko saiakera da Writing on the City.

FAS zineklubaren arabera, “Keywan Karimik, bi gizonezko ahots eta emakumezko ahots baten bitartez, hiriburu irandarreko hormetan zeharreko bidaia batera gonbidatzen gaitu, horiek baitira ideia- eta adierazpen-askatasuna garatzeko leku bakarrak. Baita erregimenaren aldeko propaganda ere”.

30 urte baino ez dituen zuzendariari, hain zuzen, sei urteko kartzela-zigorra eta 223 azoteko kondena ezarri diote filmaren karga politikoa dela eta.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button