LITERATURA

Mursegok musika eta literatura nahastuko ditu, Eibarren

Liburuaren nazioarteko egunaren harira, Eibarko Udalak ikusgarri bat atondu du Maite Arroitajauregi Mursego musikariak hainbat euskal egileren testuekin eginikoa. Emanaldiaren titulua Biblioteken lana da. Mursegoren proposamena igandean, hilak 23, ikusi ahalko da Juan San Martin Liburutegian.

Hainbat talde eta bakarlarirekin aritu ondoren (Anari, Lisabö, Xabier Montoia, Ama Say…) 2009an bakarkako lehenengo diskoa kaleratu zuen. Performance musikalak egiten ditu ahotsa, txeloa, pianoa, ukelelea, autoharpa, xilofonoa, stylophonea, melodika, txirula, kalimba, erreklamuak eta perkusio txikiak nahasten eta hibridatzen.
Beste aldetik, filmetarako soinu-bandak ere egin ditu. Ospetsuena Akelarre filmerako soinu banda izan zen, eta hala, 2021ean musika onenaren Goya saria irabazi zuen Arantzazu Callejarekin batera film horretan egindako lanagatik. 2017an ere %100 Oion proiektua sortu zuen, Ibon Rodriguezek ekoitzia.
Agertokiak bestelako sortzaileekin partekatu izan ditu, tartean, Harkaitz Cano idazlea (Porto proiektua), Anari, Iban Urizar Amorante,…

Kasu honetan, Biblioteken lana izeneko lana egingo du, eta saio berezian H. Cano, K. Agirre, I. Borda, M. Amuriza, K. Izagirre, B. Sarasola, M. Mariskal, G. Fuertes, B. Etxepare eta R. Calassoren testuak ere entzungo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button