ESZENA

“Rosalinda, sous le ciel” antzezlana Arrasateko gaztetxean

Cristina Calvo eta ékoma teatrok Rosalinda, sous le ciel obra taularatuko dute Arrasateko gaztetxean ostegunean, urtarrilak 24.

Antzezlan umoretsua eta formatu txikikoa da, eta bakardadeaz hitz egiten du, bai eta benetakoa izateak duen balioaz, bizitzarekiko grinaz, kuraiaz, eta maitasuna sortzen duen maitasunaz.

Aktore bakarreko lana da, clown kutsukoa. Muntaia dinamikoa. Aldarte ezbedinen bidez eginiko bidaia, dibertigarria, orijinala, sentikorra eta atsegina.

Istorioak ondokoa kontatzen du: Rosalinda emakume berezia da, sailkaezina, etiketarik gabekoa. Hori dela eta, bakarrik dago munduan. Asko kostatzen zaio gizartean ezarritako kanonen barruan sartzea. Denborak aurrera egin ahala, egoera txarrera egingo du.

Honatx beste data batzuk: otsailaren 15ean, Barakaldoko Animaktore aretoan; martxoaren 14an, Bilboko Castaños udaltegian; eta, azkenik, apirilaren Bilboko Altamira udaltegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button