IKUS-ENTZUN

Zinebik euskal egileen film laburrak aurkeztuko ditu

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren (ZINEBI) 56. edizioaren Sekzio Ofizialean lehiatuko diren euskal egileen film laburrak aurkeztuko dira gaur.

Sekzio ofizialean 60 lanek parte hartu hartuko dute, eta horietatik zazpi euskal egileek filmatu dituzte: Soroa, Asier Altunarena (fikzioa), A serious comedy, de Lander Camarero (fikzioa), Anómalo, de Aitor Gutiérrez (fikzioa), Peter Hollywood, de Ibon Antuñano (dokumentala), Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa, María Elorza, Maider Fernández eta Aitor Gametxorena (dokumentala), Hubert Le Blonen azken hegaldia, Koldo Almandozena (animazioa), eta Tempo inverso, Gregorio Muro eta Mikel Murorena (animazioa).
Lanok gaur goizean, 11:30ean, aurkeztuko dira.

Gogoratu azaroaren 21ean iragarriko dela ZINEBIren palmaresa, eta honako sari ofizialak banatuko direla: Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusiak, Euskal Zinearen Sari Nagusiak, Espainiar Zinearen Sari Nagusiak, Zine Latinoamerikarraren Sari Nagusiak, eta Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak, fikzio, animazio eta dokumental kategorietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button