MUSIKA

Poxpolu Rock jaialdia egingo dute Diman otsailaren 26ean

Otsailaren 26an egingo dute Dimako gaztetxeko kideek Poxpolu Rock jaialdiaren bigarren edizioa. Egitaraua, 14:30ean hasiko da herri bazkariarekin. Gero, desafioa izango 17:00etan, eta ordubete beranduago, Meren eta I Am Raros taldeek joko dute Gaztetxean.

Iluntze partean, 20:30ean hain zuzen, manifestazioa egingo dute Itxi pakean Arratia lelopean. 21:00ak bueltan jendea frontoian bilduko da Leize, Kaotiko, Izargi, Egurra ta Kitto eta Nik (Khaos) taldeen emanaldiak ikusteko. Azkenik, 4:30ean Primeros Auxilios bandak zuzenekoa eskainiko du gaztetxean.

Otsailaren 25ean, ostirala, halaber, disko jartzaileak arituko dira Dimako gaztetxean.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button