Getxori estuki lotuta dagoen konpositorean izena hartu zuen laukoteak interpretatuko du pieza berria. Kontzertuaren egitaraua Giacomo Pucciniren eta Alexander Borodinen hari instrumentuetarako piezez osatuko da.
1920an konposatu zuen Andres Isasik (Bilbao, 1890 – Getxo, 1940) 4. kuartetoa. 7 piezez osatutako serie baten barne dago eta horietako bi baino entzuteko aukera ez zuen Isasik bizirik zegoela. Bere jaioterrian hasi zuen musika prestakuntza eta ondoren, garaiko musikari gehienek ez bezala, Berlinera joan zen bere ikasketak perfekzionatzeko.
Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Euskal Herrira itzuli eta Getxon bizitzera joan zen musikagintzan aritzeko asmoz. Bere lanek argi eta garbi erakusten duten Erdialdeko Europako eragina eta musika alemaniarraren ezaugarri nabarmenak dituzte.
Bere musika ekoizpenean pianorako piezak, liederrak, piano eta orkestrarako kontzertu bat, bi sinfonia, aipatutako piano kuartetoak eta Angelus ahots-lana gailendu behar dira. Azken horrekin arrakasta handia lortu zuen Budapesten 1930ean.
Andres Isasi laukotea Karsten Dobersek (biola), Guillaume Martignek (biolontxeloa), Anna Bohigasek (biolina) eta Myriam Theveneau (biolina) osatzen dute. Taldea Novalis laukotearen baitan sortu zen 2003. urtean Munichen, nazioarteko musikari alemaniarrak bultzatuta.
Getxoko Kultur Etxeak bidalita