IKUS-ENTZUN

Euskal leihoa ireki dute London Spanish zine jaialdian

Atzo, irailak 30, hasi zen London Film Festival Ingalaterrako hiriburuan. Jaialdi horren baitan Basque Window (Euskal Leihoa) euskal zinema erakusteko atala ondu dute.

Atzo, hain zuzen ere, Alberto Gorritiberearen Arriya filma proiektatu zuten. Aurretik Aritz Morenoren Bucle film laburra ere eskaini zuten. Jaialdiak urriaren 10a bitarte iraungo du.

Asteon, halaber, Asier Altunaren Bertsolari (urriak 3) eta Oskar Alegriaren Emak Bakia Etxea (urriak 7) dokumentalak eta Nacho Vigalondoren Extraterrestre (urriak 10) filma ikusi ahalko dira zenbait film laburrekin batera. Vigalondoren filmaren aurretik, gainera, Jose Mari Goenagaren Lagun minak film laburra ikusi ahalko da. Horretaz gain, Julian Villagran Extraterrestre filmeko aktorea emanaldian bertan izango da eta bertaratuek galderak egin ahalko dizkiote.

Etxepare Euskal Institutuak, Euskadiko Filmategiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Kimuak programak babestutako ekimena da Basque Window.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button