MUSIKA

Sega Sound Killers taldearen bigarren diskoa, “Dolu”, kalean

Sega Sound Killers taldeak bigarren diskoa kaleratu du: Dolu. Lan horrek dolua bere fase guztietan ikusarazten ahalegintzen da, eta norberarentzat oso garrantzitsua den zerbait galtzea zer den irudikatzen duen lan kontzeptuala da.

Musikalki anitza da lan berria, hamabi kantuz osaturik datorrena. Kantu bakoitza kontakizun eta istorio bat da, baina soinu guztiek gordetzen dute hari fin bat, abesti bakoitzak identitate propioa badu ere. Elektronikaren zantzuak ditu taldeak, kide bakoitzaren ibilbideak bertan agertzen baitira, hots, rock talde bat elektronikarekin jolasean dabil hemen.

Lan horrek kolaborazio asko izan ditu, besteak beste, Sara Zozaya, Fermin Muguruza, Juantxo Glaukoma, Zuriñe Hidalgo, Zaloa Urain, Haritz Lete…. Erritmo dantzagarriak eta indartsuak dituen zuzeneko kementsua eta bizia da talde horrek eskaintzen duena, izan ere, talde hori momentuko musika elektronikoaren erakusle sendoenetako bat da.

Larunbatean, martxoak 5, Donostiako Dabadaban, Dolu disko berriaren aurkezpena egingo dute Eneko, Ekitz, Matxet eta Lusar musikariek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button