IKUS-ENTZUN

Umorea Labur Jaialdiaren XIII. edizioa gaurtik aurrera

Gaur, abenduak 16, hasiko da Lanbarri Kultur Elkarteak antolatu eta Arrigorriagako Udalak babesten duen Umorea Labur Jaialdiaren XIII. edizioa, eta bertan 35 film labur lehiatuko dira sariak eskuratzeko. Ohorezko saria Elena Iruretak jasoko du.

Diogun bezala, sail ofiziala gaur hasiko da, 19:00etan, Lonbo Aretoan, eta 35 film labur lehiatuko dira bertan. Hitzordu horretan sariketa aurkeztuko da eta lehenengo lanak eskainiko dira. Gainerako lanak toki eta ordu berean eskainiko dira asteazkenean, ostegunean eta ostiralean. Azken egun horretan, 21:00etan, Nerbioiko Film Laburrak ikusteko tartea ere egongo da.

Larunbatean, abenduaren 20an, jaialdiaren amaierako gala egingo da, eta epaimahaiak (Sara Cózar, Asier Guerricaechebarria eta Vanesa Fernandez) Umorea Labur Jaialdia XIII. edizioaren sariak banatuko ditu (umorezko film labur onenari 1.200 euro eta Txantxarria; zuzendari onenari 600 euro eta Txantxarria; ikusleen balorazio onena jaso duen film laburrari 600 euro eta Txantxarria; eta Gazte onenari 600 euro eta Txantxarria).

Gala Mikel Losada eta Lander Otaola aktoreek aurkeztuko dute, eta, oraingo honetan, ohorezko saria Elena Irureta aktoreak jasoko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button